sábado, 14 de abril de 2018

ADIO KHMELNYTSKYI


Bi hilabeteko parentesiaren ostean eta negua atzean utzita bihar esango diot agur hiri honi eta errepidera bueltatu. Ikasleekin, irakasleekin eta eskola honetako gainerako langileekin gaur eduki dut azkeneko hartu-emana. Denbora ona izan da, eta interesgarria, hemen pasatutakoa. Errumaniarantz noa, muga berrehun kilometro pasatxo hegoaldera daukat, gertu samar, eta Errumanian sartutakoan ere norabide horri heltzea da nire asmoa, zuzen hegoalderantz Errumanian eta Bulgarian barrena Mazedoniaraino. Handik aurrera.... ikusiko dugu.


Udaberria ospatzen, negua luzea izan da-eta. Nagoen hiri honetatik ez oso urrun jaio zen Svetlana Aleksievitx idazlea, "Gerrak ez du emakume aurpegirik" liburu ederraren egilea.














Azken agurrak eta argazkiak ikasle eta irakasleekin. Irudiko horietatik lau gaztelaniazko ikasleak dira eta bi euskerazko taldean ere badaude.

domingo, 18 de marzo de 2018

KHMELNYTSKYI


Khmelnytskyi Ukrania ekialdeko hiria da, hiri ertain bat, Gasteizek adina biztanle omen dituena, itxuraz lasaia eta aparteko bereizgarririk gabea, egunerokotasunaren bideei pauso arrunt eta txikiekin ekiten diena, maitagarria, aspergarria, txikiegia... (bertakoek diote). Oinezkoentzako kale luze bat dauka erdialdean; zenbait parke --horietako bat, handienetakoa eta nik noizean behin ibiltzen dudana, ibaiari aintzira itxura ematen dion zabalgune baten ertzean--; soziedade filarmoniko bat; neurrien harroagatik, edo darion hoztasunagatik, nik "sobietarra" esaten diodan enparantza (edo hutsune) soil bat udaletxearen aurrean; II. Mundu Gerrako oroigarriren bat edo beste.... Khmelnytskyik ez du turistarik erakartzeko ageriko meriturik, beharbada gogorik ere ez, eta inoiz kanpotar batekin egokitzen bazara hemengo kaleetan, dendetan, tabernaren bateko gau giroan, edo asteburuko musika kontzertuan, oso daitekeena da arrotz hori hizkuntza irakaslea izatea. Izan ere, hizkuntza eskola ugari dago hiri honetan. Khmelnytskyitarrek (khmelnytskyitar batzuek, behinik behin) hizkuntzak ikasi nahi dituzte eta behin horretara jarriz gero ez dira inondik inora ikasle epelak edo makalak: nekez emango dute amore edo erdibidean gelditu, eta behin helburua lortu eta gero (dotore eta erraz menperatzea dena delako hizkuntza) hurrenari ekingo diote lasai asko: ez, ez da harrigarria dagoeneko bi edo hiru hizkuntza ondo ikasi duten ikasleak topatzea eskola hauetako ikasgeletan.   

Otsailaren 5ean igo bizikletara eta agur esan nion Odesari, nire begiko hiri eder kuttunari; 15ean iritsi nintzen Khmelnytskyira eta geroztik nago hiri honetan. Irakasle ni ere, lanbide zaharrari ostera helduta. Bai, duela 25en bat urte ibili nintzen azkenekoz euskaltegi bateko pasilloetan, klase batetik bestera, fotokopiak eta liburuak besapean, helduz osatutako ikastalde baten aurrean... eta halaxe nabil berriz egunotan. Gaztelania irakasten dut eta nire erdaltegia euskaltegi ere bihurtu da atzoz geroztik: euskarazko talde bat sortu dugu, 7-8 ikasle guztira. Khmelnytskyi, estraineko aldiz beharbada, euskeraz mintzatuko da. Gustura. Iraganeko keinuak berritzen eta gaurkotzen ari naiz eta sentipen ona da. Bai... maite ditut bide hauek ere. Irakaslea naiz... egia ote da? 


Vladimir zaharrak ez du beheratu nahi. Non? Tiraspolen, Transnistriako hiriburuan

Ezkerrean

Chisinau, Moldaviako hiriburua

Oroitzen? gogoetan? (Chisinaun, II.Mundu Gerrako memorialean)
Moldaviarren abegi ona herri txiki batean. Valerio eta Elena dira. Errumaniera, gaztelania eta italiera nahastuz ulertzen genion elkarri
Eta Moldaviatik atzera Ukraniara. Goizeko 9ak Bar herrian, bizikletara igo ta egunari ekiteko ordua.
Udan bezala neguan ere

Otsailaren 15ean Ukranian, Bar eta Derazhnia bitartean. Errepide nagusiak elurrik gabe zeuden baina nire gustukoak horrelatsu
Khmelnytskyiko erdialdea

Bide... gorria?
Khmelnytskyiko OLA hizkuntza eskola. Guztira 13 hizkuntza irakasten dira bertan: ingelesa, gaztelania, txinera, japoniera, alemana, poloniera, frantsesa, latina, turkiera, arabiera, errusiera, ukraniera... eta heldu berri bat, euskera.
Eskolatik gertu parke bat eta ibaia daude. Irudiko bi horiek arrantzan ari dira, izotzean zuloa eginda.
Ez, ez dira ikasle zintzoak, Rodrigo eta Laura baizik: bata Argentinako anarkista irredentoa; bestea Alemaniako antisistema arriskutsua. Mongolian ezagutu genuen elkar orain dela hainbat hilabete eta geroztik beste lautan egin dugu topo munduko bideetan, azkenekoz hementxe bertan, Khmelnytskyin, orain dela gutxi. 

martes, 23 de enero de 2018

Odesa


Galiziako txirrindulari bati duela egun gutxi bidalitako emailaren zatia:

"... al calor me encuentras, sí, aunque al otro lado de las ventanas está nevando un poco ahora mismo. Odesa se llama esta ciudad, hermosa, muy hermosa, sin maquillajes ni artificios, natural, tranquila, amplia... está resultando un amor a primera vista (después de atravesar esa tierra de nadie, que tú también mencionas, que se abre a menudo al llegar a un nuevo país). Bueno, no soy el primero, conocí en Mongolia a una pareja autoestopista argentino-alemana, Rodrigo y Laura, que estaban también fascinados con Ucrania, y que buscan cualquier excusa para volver a este país; andan ahora por Serbia y puede que dentro de pocas semanas nos veamos otra vez aquí (y sería el cuarto reencuentro, ya que después de Mongolia nuestros caminos se cruzaron de nuevo, y casi sin querer, en Kazajstán, Georgia y Armenia). Mi ruta hasta aquí... el comienzo del año me encontró todavía en Irán, pedaleando en el valle del río Aras. Entré al norte de Turquía echando de menos a Irán y a su gente, y ese sentimiento me acompañó durante las dos semanas escasas que pasé en suelo turco, a pesar de las carreteras, en general tranquilas, y de pedalear la mayor parte de los días por paisajes completamente nevados (y, por suerte, soleados también). O sea bonito, ciclismo invernal con su mejor cara (noches muy frías). Bajé a la costa del Mar Negro, a Hopa, un mediodía; sin apenas parar continué y crucé la frontera con Georgia; esa tarde llegué a Batumi y por la noche estaba, casi sin respirar, en el ferry que zarpaba hacia Odesa. Después... tres noches con sus días disfrutando de lujos nunca antes vistos por estos lares: una cabina para mi solo con baño privado y tres comidas al día abundantes y dignas. Me gusta la pereza de los barcos y las pocas alternativas que deja la vida a bordo; durante esos tres días de travesía y balanceo fui un oso aletargado, perezoso y feliz de ello: dormitar, leer, dormitar, leer, bajar al restaurante cuando los altavoces llamaban... hubiera podido seguir así, pensaba, durante semanas. Llegué a Odesa una mañana soleada y friiiiísima. Al día siguiente empezó a nevar y por la noche Odesa parecía el decorado de alguna entrañable película navideña. La nieve se ha ido ya en gran parte. Ayer lució el sol y los odesitas se bañaban en el mar (se sumergían y salían rápidamente) en una celebración festivo-religiosa. ¿Que será de esta ciudad en primavera-verano? Tiene que haber un cambio dramático. Aunque sospecho que no perderá esa salud y levedad que percibo en el aire ahora.

Estoy mirando que opciones hay y puede que rente un miniapartamento por unos días. Ucrania tiene también esas ventajas, imprescindibles para un bum-vagabundo de mi nivel económico: los precios son baratos, y la calidad de lo que recibes buena. Y el día 15 de febrero vuelta al cole (después de más de 20 años). Voy a una ciudad anónima más al norte a enseñar castellano en una escuela de idiomas. Es un intercambio: a cambio recibo alojamiento y clases de ruso. La visa ucraniana es de tres meses. Cuando se agote entraré a Moldavia y continuaré el pedaleo por Europa. Antes de fin de año me gustaría volver sobre la bicicleta (sería la primera vez) a Vitoria-Gasteiz, esa ciudad lejana a la que sigo llamando mía (más por costumbre que por convicción, seguramente).

Y tú otra vez a las puertas de los desiertos... a veces me pregunto cómo fue tu paso por aquellos otros grandes desiertos, los uzbekos y kasakos... De Irán no te voy a contar mucho, aunque es un país para mí fascinante y sobre todo entrañable... nos gustó mucho el tramo entre Isfahán y Yazd, desértico o semidesértico, jalonado con caravanseráis abandonados (uno en realidad). Allí me encontré con muchos ciclistas que iban hacia Omán (en Yazd nos juntamos el día de Navidad unos dieciséis).  Gabi, el chico de Zaragoza con el que pedaleé varias semanas está precisamente ahora en Qeshm. Me cuidaba como a un padre, me obsequiaba con unos desayunos regios por las mañanas (¡huevos fritos con tostadas untadas en aceite de oliva acampando en mitad de la nada!) y me esperaba, cada tanto, con te caliente a orilla de camino. Fue (por eso y otras cosas) un buen reencuentro, ya que nos habíamos conocido brevemente en Zaragoza en unas jornadas sobre cicloturismo en el año 2003. El va hacia el este, hacia Omán y después a la India. 

Y... ¿pensando en África? Creo que sigue siendo el continente más misterioso para nosotros, el que más preguntas e inquietudes nos plantea, también, a veces, el que más expectativas crea. Hace pocos días me preguntaba, me autotanteaba (a veces busco caminos sin fin, no me resigno) si volvería, si quiero volver. La respuesta es no, volvería a muchos lugares pero a África no. Fue una época diferente e inolvidable, y no quiero tocar ese recuerdo que en mí ha dejado ... divagando ahora...

Un fuerte abrazo. Seguimos en contacto. Salud."

Odesako erdialdea duela egun gutxi, Potemkin harmailetatik eta portutik oso gertu. Odesa Ukraniako hirugarren hiririk handiena da (miloi bat biztanle) eta itsasoari gain hartzen dion lautada batean dago kokatua.       
Odesa oinez ibiltzeko hiri aproposa da eta "odesitak" patxadaz mugitzen dira kaleetatik barrena
Potemkin harmailak, hiritik itsasora
Opera eta ballet antzokia
                                                                                                               
Turkian, Ardahan eta Artvin bitarteko mendate-tontorretik gertu (2600m)

Elurra kentzeko makina batek "erreskatatu" egin ninduen argazkia hartu eta gutxira

Ani, antzinako hiriburu armeniarraren hondakinak (gaur egun Turkian, Armeniako muga ondoan)
Diotenez oso hiri handia izan zen, mila eliza eta bat gehiago omen zituen...

Katedrala

Iran-en, Isfahan eta Yazd hirien artean, Khargooshi karabansarai abandonatura hurbiltzen (argazkian: Gabriel Peinado) 

Herri txiki bateko haurrak eta Gabi, Iran-en